Gauzatzeko data: 24/01/2020
Lekua: Bilborock Aretoa. Mesedeetako Kaia, 1 - 48003 Bilbo
Hizlariak: Beatriz Artolazabal, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua. Sergio Murillo, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako Foru Diputatua. Gorka Martínez, BBK-ko zuzendari nagusia. Pablo González, Sareen Sareako presidentea. Zuriñe Romeo, Bizkaiko Hirugarren Sektore Sozialeko Behatokiaren koordinatzailea. Lucía Merino, Hirugarren Sektoreko Sozialeko Behatokiko ikerketa arduraduna. Anna Albareda, Taula del Tercer Sector Social de Catalunya-ko kudeatzailea. José Ignacio del Pozo, Hurkoako zuzendari nagusia eta Lares Euskadi-ko lehendakariordea. Mª José Cano, FEDEAFES zuzendaria.

Bizkaiko Hirugarren Sektoreko Behatokia Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko tresna da. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren, BBK Fundazioaren eta EDE Fundazioaren arteko elkarlanetik sustatu da. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren parte-hartzea ere badu Euskadirako jarduerak bultzatzen.

2014tik, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko ikerketa-aldia hasi dugu eta lehen liburu zuria egin dugu. Prozesuarekin jarraituz, bigarren liburu zuria egin dugu. Fase kuantitatiboa eginda dago dagoeneko, eta kualitatiboa datozen hilabeteetan egingo dugu. 2020. urte honetan txostena amaitu ostean aurkeztuko dugu.

Ziklo honen baitan, berrikuntza gisa, EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALEKO LEHEN BAROMETROA txertatu da, sektorea eta gizarte-ekarpena dimentsionatzeko aukera ematen duten oinarrizko datuen bilakaera ezagutzeko ikerketa “tresna” gisa. Barometroa liburu zuria egiteko behar diren bi urteetako lehen urtean egiten den fase kuantitatiboaren adierazle batzuetatik (nagusiki) abiatuta egindako laburpena da. Horrela, bi urteko aldizkakotasunaren bidez, adierazle gako horietatik abiatuta, sektore gisa irudi ebolutiboa lortzea ahalbidetuko digu.

Aurkeztuko dizuegun lana, ostera ere, bere ekarpenaren ordezkagarritasun zehatza eta kokatua eskaintzeko gero eta gaitasun gehiago duen sektorearen lorpen multzoa da. Lanean erakunde askok hartu duzue parte. Asko eskertzen dizuegu zuen parte-hartzea eta emaitzaren partehartzaile bihurtu nahi zaituztegu, zuena balitz bezala hartzea nahiko genuke. Sareen Sarea elkartearen lankidetza eskertu nahi dugu, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko entitateen sareak biltzen dituen elkartea.

Hori dela eta, EUSKADIKO HIRUGARREN SEKTORE SOZIALAREN LEHEN BAROMETRO honen aurkezpenean gurekin egoteko gonbita egin nahi dizuegu. Zuekin partekatu nahi dugu.