Eusko Jaurlaritzarekin, erakundeekin eta Hirugarren Sektore Sozialeko sareekin aritzen gara elkarlanean, eta bereziki, Sareen Sarearekin (eus).

Hainbat pertsonarekin, erakunderekin eta instituziorekin aritzen gara elkarlanean gure jarduerak bultzatzeko eta antzeko beste proiektuekin eta ekimenekin partekatzen dugu ezagutza.

 

Horrela, Estatuan antzeko beste proiektuekin aritzen gara elkarlanean (Observatori del Tercer Sector: www.observatoritercersector.org), baita dauden eta sortu ginenetik egon diren hainbat ekimenekin ere, liburu zuriak hirugarren sektore zibiko-sozialeko, sozialeko edo gizarte-ekintzako urtekariak egiteko.

  • Gizarte-ekintzako GKEen plataforma (Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorearen azterketa Espainian)

https://www.plataformaong.org/estudios-tercer-sector.php

 

Gaur egun, azterketa honetako batzorde zientifikoaren parte gara.

  • Observatori del Tercer Sector (Kataluniako Hirugarren Sektore Zibiko Sozialeko Liburu Zuria eta Kataluniako Hirugarren Sektore Sozialaren Urtekaria).

http://observatoritercersector.org

  • Kataluniako Hirugarren Sektore Sozialaren Mahaia (Barometroa).

tercersector.cat/barometre/

  • Fundación Luis Vives Fundazioa eta EDIS (Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektoreko Urtekaria Espainian).

https://www.tercersector.cat/sites/default/files/2012_anuario_fundacion_luis_vives_0.pdf

 

Ikerketa-proiektuak egiteko gure laguntza izan duten (gure misioarekin zerikusia dutenak) ikerlariekin eta unibertsitateekin elkarlan txikiak ere egin ditugu.

Nazioarte mailan, ISTRko (International Society  for Third Sector Research: istr.org) kideak gara.