Bideo honek Carmen Castro eta Sonsoles Moralesen arteko elkarrizketa biltzen du, 2015eko urtarrilaren 21ean OTSBizkaiak antolatutako “Aniztasunaren kudeaketa Hirugarren Sektore Sozialean” jardunaldiko hizlarien elkarrizketa.

Bertan, galdera hauek erantzun zituzten: zer da aniztasunaren kudeaketa? Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeentzat aniztasunaren kudeaketako zer izan daiteke interesgarria? Ikuspegi hori nola ezar dezakegu erakundeetan?