Argitalpen berria aurkezteko deitu zen jardunaldiaren bideoa: “Baliabideak atzematea Hirugarren Sektorean”. OTSBizkaia taldeko Begoña Gavilánek egindako aurkezpenean, finantzazio arloan bereziki konplexua zen unean argitalpen honen erabilgarritasuna nabarmendu zen.

Argitalpenaren azken helburura Hirugarren Sektoreko erakundeei baliabideen identifikazioan eta bilaketan tresna “erabilgarria eta praktikoa” eskaintzea da, baita atzemateko estrategiarik egokiena aukeratzeko, diseinatzeko eta hedatzeko ere. Gainera, proposamen zehatzak eta jardunbide egokien esperientziak biltzen ditu, baliabideak atzemateari dagokionez joera eta berrikuntza berrietan arreta berezia jarriz.

Eremuan bertan, Pedro Beitiak, OTS Bizkaia taldekoak, “Finantzazio-iturriei buruzko baliabideen bilaketa” aurkeztu zuen Hirugarren Sektoreko erakundeentzat. Gure web-orrian topatu ahal izango duzue.

Tresna berri honen bidez, iturri publikoetan (aldizkari ofizialak) eta pribatuetan (fundazioak, elkarteak, gizarte-lanak eta beste erakundeak) Bizkaiko Lurralde Historikoko, arlo autonomikoko, Estatuko eta Europako tokiko arloan laguntzei, diru-laguntzei, bekei eta sariei buruz argitaratutako informazioa berreskuratzeko aukera ematen duen bilaketa eguneratua eskaini nahi dizuegu, betiere, Hirugarren Sektoreko erakundeentzako intereseko hainbat arlorekin lotuta.

Bi tresnek erakundeetako finantzazio-iturrien dibertsifikazio-estrategiak babestu nahi dituzte.

Jardunaldian zehar, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan finantzazioari buruz elkarrizketatzeko aukera ere aprobetxatu nahi dugu, eta horretarako, hainbat erakundetatik gauzatzen ari diren edo gauzatu diren hainbat esperientzia arrakastatsu izan ditugu; horiek, beste batzuen artean, nabarmendu izan dira, argitalpenean, finantzazio arloan jardunbide egokiak izan dituztelako.

  • ColaBoraBora Koop-eko Ricardo Antón. Goteo Euskadi.
  • María Rubio, Emaús Fundazioko Gizarte Berrikuntzako arduraduna.

• Marcelino Guillermo Fernández García, BENEko presidentea, Bizkaiko Eritasun Neuromuskularren Elkartea.