Gizarte laguntzaren zailtasun eta behar nagusiei buruzko bideoa.
“Gizarte laguntza: eraldatzen duten harremanak eraikiz” mintegian sortutako ideia nagusien laburpena. Laguntzaren kontzeptua berrikusten, sektoreko begirada komunetik.
Mintegian laguntza-ikuspegiaren bilakaeraren inguruan eta azken urteetako/hamarkadetako praktiken inguruan sortutako ideia garrantzitsuenetako batzuk txertatzen dituen laburpena aurkezten dizuegu, baita ikuspegi honetatik lantzeko zailtasun adierazgarrienak ere.