Bideo honetan, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan gobernuko organoei buruzko ikerketaren zenbait emaitza aurkezten dira. Horretan lanean dihardugu azken hilabeteetan.

Badakigu zuen interesa pizten duen gaia dela; izan ere, gobernu-organoak oso garrantzitsuak dira gure erakundeetan. Gure identitatearen, koherentziaren bermatzaileak dira; alde batetik, gure misioa eta gure balioak, eta bestetik, hedatzen dugun jarduera eta erakundetik kanporantz eta barrurantz egiten dugun modua.

Askok esku hartzen duten gobernuko organo batean eta eskaintzen diote denbora eta ahalegina beren borondatez. Arlo heterogeneoa da eta horren funtzionamenduan hainbat faktorek eragiten dute (osaera, kideen profila, forma juridikoa, erakundearen tamaina eta abar). Hori dela eta, ezin dugu gobernu egokiaren eredu bakarraz hitz egin. Horietan parte hartzen duten pertsonek egiten duten zeregina oso aberasgarria da, baina era berean, erantzukizun handia eskatzen du eta zailtasun eta erronka ugari dakartza berekin.