“Hirugarren sektore sozialean lan egitea: soldatapeko langileen eta Bizkaiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen arteko lotura” azterketa aurkeztu zen jardunaldiko bideoa.

 

Ikerketa honen bidez, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetan soldatapean lan egiten duten pertsonen taldera hurbildu nahi izan dugu, betiere, horien profila identifikatzeko eta beste batzuen artean, beren balioen eta motibazioen moduko arloak, erakundeekin lotura izateko arrazoiak… bultzatzeko. 

Proiektuaren azken helburua sektoreko soldatapeko pertsonei buruzko ezagutza eta horien eta lan egiten duten erakundeen arteko lotura zabaltzea da: Soldatapeko langileen profila definitzea (ezaugarri sozio demografikoak, ezaugarri pertsonalen eta ideologikoen ikuspegia izatea ahalbidetzen duten izaera kualitatiboagoko arloak eta abar); soldatapeko langileen eta erakundeen artean dauden lotura mota desberdinak deskribatu eta kuantifikatzea; horiek lortzeko beharreko hobekuntzak identifikatzea eta irabazi asmorik gabeko erakundeek eta Giza Baliabideetako arduradunek antolakuntzako kulturaren kudeaketarekin lotuta ezagutza handiagoa izan dezaten laguntzea.