Tailerraren bideoa: 2012ko ekainaren 12an ospatutako eta Observatori del Tercer Sector-eko Pau Vidal eta Montse Fernándezek dinamizatutako irabazi asmorik gabeko erakundeen arteko elkarlana: www.observatoritercersector.org

 

Irabazi asmorik gabeko erakundeen arteko elkarlana da Observatori del Tercer Sector-eko lan-ildoetako bat duela 4 urtetatik, hainbat argitalpenetan ikus daitekeen moduan.

 

Denbora horretan, hirugarren sektoreko erakundeekin batera lan egin da irabazi asmorik gabeko erakundeen artean elkarlan-esperientziak aztertzeko eta hirugarren sektorean elkarlan eraginkorraren gakoak identifikatzeko.

 

Lan-ildo honetan nabarmendutako jardueren artean, “Elkarrekin gizartearen alde” argitalpena nabarmendu behar da; bertan, erakundeen artean elkarlan-tipologia posibleak garatzen dira eta elkarlan-esperientziak biltzen dira. Gainera, jardunaldiak eta topaketak egin dira gaiaren inguruan; eta Hirugarren Sektore Sozialeko Urtekariko eztabaida taldeetan lan egin zen bereziki Katalunian 2011n; bertan, elkarlana hirugarren sektoreko erronka garrantzitsutzat identifikatu zen datozen urteetan.

 

Tailerra eginda, ezagutza Bizkaiko erakundeen errealitatera egokituta partekatu nahi izan da, testuinguruan kokatuz eta Observatori-ko lan-ildoan identifikatutako elementuen gainean gogoeta eginez.