ELENA REDONDOREKIN (Gasteizko Udala) eta IÑAKI LUZURIAGAREKIN (IRSE ARABA) hizketan aritu gara ikerketari buruz:

Gasteizko kaleko heziketarako udal programa: ibilbide baten historia eta etorkizunerako begirada.

 

Azken hamarkada hauetan, esku-hartze sozialerako metodologiak biltzen dituen katalogo bat osatu dugu eta katalogo horretan, kaleko heziketak leku nabarmena izan du sektoreko erakunde dezenterentzat; batez ere gizarte-bazterkeriarekin lotutako proiektuetan eta haurrekin eta gazteekin lotutako gaietan. Esku hartzeko metodologia horri lotuta, garrantzitsua iruditu zaigu Gasteizko Udalak kaleko heziketarako programari egin dion ebaluazioa. Programa hirian abian jarri eta handik 25 urtera egin dute ebaluazioa. Ikerketa-proiektuan parte hartu du EHUko Gizarte Hezkuntzako graduko Kontseiluak/Behatokiak eta garrantzitsua iruditzen zaigu hori; ez bakarrik aipatu dugun metodologia horren ekarpenei balioa emateko, baizik baita ere adierazteko zer garrantzi duen inpaktu horiek neurtzeak eta garatutako esku-hartzeen ebaluazioa egiteak. Horri buruz aritu gara hizketan ELENA REDONDO (Gasteizko Udala) eta IÑAKI LUZURIAGArekin (IRSE ARABA) eta testu hau idatzi dugu. 3 bideo ere prestatu ditugu elkarrizketan oinarrituta.

Gai honetan sakontzeko hurrengo kudeaketako laburra irakur dezakezu: