Jardunaldiaren bideoa: Badakigu, egiten dugu eta nahi dugu.

Hirugarren Sektore Sozialetik, gero eta gehiago jabetzen gara pertsonak eta haien konpetentziak direla gure erakundeetako aktibo nagusia.

Ondorioz, erakunde gisa hazi eta sendotzeko, norbere eta sektoreko balioekin koherenteak izanda, gure pertsonen kudeaketan hobetzen jarraitu behar dugu.

Aurkezten den argitalpenean eta sortu den mintegian, Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetako konpetentzietan zentratu nahi izan dugu begirada, partekatutako oinarrizko testuinguru kontzeptuala eraikiz, identifikatuz eta nola ebaluatu, hedatu, sustatu… galdetuz; betiere, gure ekintza hobetzeko eta gure helburua betetzeko oinarrizko baliabide gisa.