Third Sector Impact. Hirugarren Sektorea Espainian eta Europan. Krisia, garatzeko garaian dauden oztopoak eta erresilientziako estrategiak. Rafael Chaves-Ávilarekin hizketan.

Kudeaketako laburrei dagokien gunean kolaboratzea proposatu diogu Valentziako Unibertsitateko katedraduna den Rafael Chaves-Ávilari. Onlineko elkarrizketaren bidez, Annette Zimmer-ekin batera zuzendu duen argitalpenaren inguruan hitz egin dugu harekin: “Hirugarren sektorea Espainian eta Europan: Krisia eta erresilientzia”. Ikerketako eduki gehienak jasotzen ditu azterlanak, Estatu mailan izandako emaitzak azpimarratuta bereziki.

Third Sector impact ikerketa 2014 eta 2016 urteen artean garatutako proiektua da, eta Europar Batasuneko zazpigarren esparru-programak finantzatu du. Hainbat herrialdetako zortzi unibertsitatek hartu dute parte eta horien artean dago Valentziako Unibertsitatea. Hirugarren Sektoreak Europan dituen irismena eta neurria, egungo inpaktua, ahalmena eta kontinentearen ongizatea lortzeko erabateko ekarpena eragozten duten oztopoak ulertzea helburu duen ikerketa-proiektua da. Bideo honetan, eduki horietako batzuk gerturatu nahi izan dizkizuegu. Kudeaketako laburretan ere irakur ditzakezue: