Helburua

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren (EHSS) egoerari buruzko ikerketa eta ebaluazioa egiteko aldizkako zikloa jarraituz, martxan jartzen dugu EHSSko 2021eko Barometroa, EHSS sustatzeko Estrategiak eta EHSSari buruzko 2016ko maiatzaren 12ko 6/2016 Legeak jasotzen dituen aurreikuspenen arabera.

Txosten berri honekin aurreko diagnostikoei jarraipena eman nahi diegu, erakundeen ezaugarriei buruzko aldizkako informazio esanguratsua jasotzen. Bestalde, 2021eko Barometroak azken urtean erakudendeek bizi izan duten covid-19 pandemiaren inpaktuari buruzko atal espezifikoa izango du.

Lan hau lagungarria da sektorearen ezaugarri nagusiei eta sektorearen ekarpenaren eta egituratzearen funtsezko elementu batzuei buruzko ezagutza sistematikoa zabaltzeko. Gainera, edizio honetan urte beteko pandemia eta gero erakundeen egoeraren argazkia izateko aukera emango du.

 

Zehazki, hau lortu nahi du:

  • EAEn martxan dauden Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde multzoa identifikatzea, eta direktorio bat sortzea.
  • Erakunde kopuruari, bolumen ekonomikoari, langileei eta abarri dagokionez, sektorea zenbaterainokoa den kalkulatzea.
  • Sektoreko erakundeen ezaugarriak kuantitatiboki deskribatzea, jarduerarekin, egiturarekin, kudeaketarekin, baliabideekin, harremanekin eta abarrekin lotuta.
  • Covid-19 pandemiaren inpaktua erakundeetan (zerbitzu eta jardueretan, boluntario eta ordainpekoen artean, bitartekoetan ) eta pertsona hartzaileengan kuantitatiboki deskribatzea.
  • Sektorearen bilakaerari eta egungo errealitateari buruz hausnartzea.

Faseak

Proiektuaren garapenean lau fase bereizten dira:

Urtarrila-apirila 2021
Maiatza-ekaina 2021
ll Fasea: Landa-Lana

Online galdetegia Landa-lan txostena

Uztaila-abendua 2021
Urtarrila 2022
IV. Fasea: Transferentzia

Barometro txostena Aurzkezpena (síntesia)