Gure jardueraren hasieratik zenbait ikerketa ari gara egiten, kuantitatiboak nahiz kualitatiboak, hirugarren sektorearen errealitatea hobeto ezagutzeko haren nortasunaren, ekarpen sozialaren eta egituraketaren funtsezko arlo batzuekin lotuta.

Lehen urteetan Bizkaiko Hirugarren Sektore osoaren errealitatera hurbildu ginen. 2011tik, gure ikerketa guztiak Hirugarren Sektore Sozialean oinarritu dira. Era berean, Euskadiko erakunde guztiak sartu dira ikerketaren xedean.

Lan horiek guztiek erakundeen ezaugarriei buruzko diagnostiko bat eta egiten duten ekarpenaren estimazio kuantitatibo bat dakarte. Batzuek, gainera, zenbait orientabide ere jasotzen dituzte, izaera aplikatua dutenak, sektorearen erronka nagusiei dagokienez.

Ikerketa Zikloa

Sektorearen informazioa aldizka jasota, bilakaeraren azterketa egin dezakegu, eta sektoreko erakundeekin eta sustapenean dabiltzan beste eragile batzuekin garapenaren inguruko hausnarketak partekatu.

Grafiko honek ikerketa zikloa erakusten du, eta txostenak zer unetan argitaratzea aurrez ikusten dugun: bi urtean behin txosten kuantitatibo bat (barometroa) eta sakoneko txosten bat, kuantitatibo eta kualitatiboa, lau urtean behin (liburu zuria).

Liburu zuria egiteko prozesuak bi fase ditu (kuantitatiboa eta kualitatiboa) eta bakoitzak urtebeteko iraupena du. Liburu zuriaren fase kuantitatiboa egitean, barometroa jasotako datuen laburpena da.