Proiektuaren asmoa da Euskadiko hirugarren sektore sozialak (TSSE, gaztelaniaz) aldaketa soziokulturaleko prozesuetan egiten duen ekarpena aztertzea.
Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek duela hainbat hamarkadatatik egiten duten lanak nabarmen lagundu du eragin sozial handiko aldaketak sortzen. Agerikoena politika publikoen bilakaera da, baina ikerketa-proiektua oinarritzen den alderdia ere garrantzitsua da, eta aldaketa berrien eragile izan daiteke: pertzepzio-aldaketak, hizkuntza (hizkuntza inklusiboa eta abar) edo herritarren jokabidea.
Azterketa honen bidez, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek aldaketa soziokulturalean egiten duten ekarpena bistaratu nahi da, egindako lanaren balio osoaren parte baita.
Ikerketa esplorazio-ikerketa gisa planteatzen da, beraz, laneko hipotesi bat formulatzen da, hau da, behin-behinean baliozko gisa onartuko den baieztapen bat, eta hortik aurrera ikerketa-lana garatuko da. Azken helburua ez da izango hipotesi hori baliozkotzea edo baztertzea, baizik eta hura oinarri hartuta ondorio zehatzagoak ateratzeko.
Hipotesia: Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeak aldaketa soziokulturaleko eragileak dira.
Hona hemen laneko hipotesi hori garatuko den eta jarraian azalduko ditugun helburuetan zehaztuko diren ildoetako batzuk:
- Ø Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeek aldaketa-prozesu horietan duten rola zehaztea (aldaketaren sustatzaileak, indartzaileak, bideratzaileak eta abar).
- Ø Aldaketa soziokulturaleko prozesuetan Euskadiko hirugarren sektore sozialaren eragina ahalbidetu duten ekintzarako baliabideak eta estrategiak identifikatzea.
Aldaketa soziokulturaleko prozesu horien baldintzatzaile nagusiak identifikatzea.
Helburu horrekin eta planteatutako hipotesiak oinarri hartuta, ikerketak funtsezko helburu hauek ditu: